Gure herriko mitologiarekin jarraitzeko,gaur gure basoen zaintzailea nor den erakustiko dizuet, espero dut zuen gustukoa izatea!
Gipuzkoako Ataunen, Zerainen eta Oihartzunen aipatzen da, besteak beste.
Bere
izenak dioen bezala, ‘basoko jauna, jaun basatia’ dugu jeinu ezagun
hau. Basoaren sakonean edo leku garaietan dauden haitzuloetan bizi da
Basajauna. Pertsonaia honek gizon handi eta izugarri baten itxura du.
Gorputza ilez estalia du, adatsa belaunetaraino iristen zaio, eta
aurpegia, bularrak eta sabela ia guztiz tapatzen dizkio. Oinetako bat gizakienaren modukoa da, eta bestea oinatz borobil batez osatua dago.
Jeinu hau basoaren eta naturaren zaindaria da. Artaldeen babeslea da, bereziki. Horregatik, ekaitza datorrenean, Basajaunak orroa botatzen du artzainak ohartarazteko. Orroari esker, artzainek garaiz jartzen dituzte beren artaldeak babesean. Otsoengandik ere babesten du artaldea.
Batzuetan, jeinu ikaragarria eta gaiztoa balitz bezala ere agertzen zaigu.. Lanbide guzti horien maisu da.
Eskerrik asko beste aste bat !
Zuen iruzkinen zain !
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina