2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

LAMIAK

Kaixo guztioi!!

Beste aste baten hemen gaude, gaurko saioan , lamiak azaldu eta erakustiko ditut.

Beste izan batuzekin ere ezagutzen ditugu, esaterako, lamiña, lamin edo lamiña.

Jeinu honek emakume eder baten itxura du gorputzaren erditik gora, eta hankak oiloarenak, ahatearenak, nahiz ahuntzarenak bezalakoak ditu. Aldiz, kosta aldean, gorputz erditik behera arrain tankera hartzen dute. Lamien zereginen artean honako hauek zeuden: artilea haritu; trikuharriak, etxeak eta elizak eraiki; eta arropak garbitu. Baina asko atsegin du urrezko orrazi batekin bere adats ederra orraztea, erreka bazter edo urmahel batean. Haitzuloetan edo erreka putzuetan nahiz urmaeletan bizi ohi da.
    Gizonei eskatzen zien ogiari, urdaiari eta sagardoari esker elikatzen ziren, edota bere deboziozkoek eskainitako ogi, gatzatu eta esneari esker. Esan ohi da Lamiak ‘ezetza’ zela medio bizi zirela. Alegia, nekazariak zergak ordaintzerakoan, iruzurra eginez, zeuzkan lurrak baino gutxiago aitortzen bazituen, bere esanetan ez zeuzkan lur horiengatik Lamiak kobratzen omen zituen aitortu gabeko zergak. Iruzurraren kontrako eta zintzotasunaren aldeko jeinu legez ere agertzen zaigu, beraz.
    Lamien eta gizon gazteen arteko maitemintzeak ere agertzen zaizkigu, haren edertasunak liluratuta uzten baitu gazteren bat, zenbaitetan.

    Lamien desagertzea baselizen eraikitzeari, elizetako kanpai hotsei, eta errezoei ere egotzi zaie. Dirudienez, kristautasunaren etorrerak badu zerikusia Lamien bukaerarekin. Aspaldiko jeinua dugun seinale da hori.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina