Kaixo lagunok !
Gabonak direla eta gaur sarrera berezia izango dugu, ADI !
Bera Olentzero da, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen eta pertsonaia da.
Toki batzuetako kondairen arabera, azken jentila ere bada. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da ordea,
neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia, non urte zaharraren amaiera eta urte edo
eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte
zaharra irudikatzeko, Olentzero itxurako panpinak ikazkin zikin, arlote, edale eta jatun bat irudikatzen du eta kalez kale eta etxez etxe eramaten dute andetan haur eta gazteek, eskea eginez. Beste batzuetan, ordea, Olentzero moduan mozorrotutako gazte
bat da lagun-taldearekin batera doana, eskea eginez betiere. Toki
batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan
da. Gehienetan Gabon gauean , abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Egun, mundu zabaleko
Bizarzuriren antzeko ordezko pertsonaia bilakatu eta, hark bezala, haurren gutunak
jaso eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizi moduan. Sekularizazioari jarraiki, kristau izaera ere galdu du; aldi berean, ordea,Euskal Herrian eguberrietako pertsonaia nagusia izaten jarraitu du euskal identitatearen ikur garrantzitsu moduan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina