Kaixo lagunok!!
Sarrera hau pixka bat ezberdina izango da, euskal mitologiako Tartaloren ipuina erakutsiko dizuet baina bideo bati esker.
Espero dut zuen gustukoa izatea !
Eskerrik asko eta hurreno astean ikusko gara.
2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea
2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea
MARI DOMINGI

Azken egunean Olentzerori buruz hitz egin genuen Gabonak zirela eta. Baina ez al zenekiten Olentzero emazte bat duela?Hainbat lekutan , Olentzero opariak eman beharrean bere emazteak banatzen ditu, Mari Domingi alegia.
Mari Domingi euskal abesti tradizional batean ageri den emakumea da. Azken urteotan, Olentzeroren ekitaldietan gizonezko pertsonaia horrek duen protagonismoa emakumezko batekin orekatzeko asmoz, Mari Domingiri haren emazte edo neska-lagunaren rolean sartu dute hainbat ekitalditan. Hainbatek kritikatu egin du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.
Espero dut Olentzero zein Mari Domingi izanda opari pilo bat jasotzea!
Eskerrik asko! Hurrengo asterarte
2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea
OLENTZERO
Kaixo lagunok !
Gabonak direla eta gaur sarrera berezia izango dugu, ADI !
Bera Olentzero da, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen eta pertsonaia da.
Toki batzuetako kondairen arabera, azken jentila ere bada. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da ordea,
neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia, non urte zaharraren amaiera eta urte edo
eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte
zaharra irudikatzeko, Olentzero itxurako panpinak ikazkin zikin, arlote, edale eta jatun bat irudikatzen du eta kalez kale eta etxez etxe eramaten dute andetan haur eta gazteek, eskea eginez. Beste batzuetan, ordea, Olentzero moduan mozorrotutako gazte
bat da lagun-taldearekin batera doana, eskea eginez betiere. Toki
batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan
da. Gehienetan Gabon gauean , abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Egun, mundu zabaleko
Bizarzuriren antzeko ordezko pertsonaia bilakatu eta, hark bezala, haurren gutunak
jaso eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizi moduan. Sekularizazioari jarraiki, kristau izaera ere galdu du; aldi berean, ordea,Euskal Herrian eguberrietako pertsonaia nagusia izaten jarraitu du euskal identitatearen ikur garrantzitsu moduan.
Gabonak direla eta gaur sarrera berezia izango dugu, ADI !
Bera Olentzero da, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen eta pertsonaia da.
2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea
BASAJAUN
Egunon lagunok!
Gure herriko mitologiarekin jarraitzeko,gaur gure basoen zaintzailea nor den erakustiko dizuet, espero dut zuen gustukoa izatea!
Gipuzkoako Ataunen, Zerainen eta Oihartzunen aipatzen da, besteak beste.
Bere
izenak dioen bezala, ‘basoko jauna, jaun basatia’ dugu jeinu ezagun
hau. Basoaren sakonean edo leku garaietan dauden haitzuloetan bizi da
Basajauna. Pertsonaia honek gizon handi eta izugarri baten itxura du.
Gorputza ilez estalia du, adatsa belaunetaraino iristen zaio, eta
aurpegia, bularrak eta sabela ia guztiz tapatzen
dizkio. Oinetako bat gizakienaren modukoa da, eta bestea oinatz borobil batez osatua dago.
Jeinu hau basoaren eta naturaren zaindaria da. Artaldeen babeslea da, bereziki. Horregatik, ekaitza datorrenean, Basajaunak orroa botatzen du artzainak ohartarazteko. Orroari esker, artzainek garaiz jartzen dituzte beren artaldeak babesean. Otsoengandik ere babesten du artaldea.
Batzuetan, jeinu ikaragarria eta gaiztoa balitz bezala ere agertzen zaigu.. Lanbide guzti horien maisu da.
Eskerrik asko beste aste bat !
Zuen iruzkinen zain !
Gure herriko mitologiarekin jarraitzeko,gaur gure basoen zaintzailea nor den erakustiko dizuet, espero dut zuen gustukoa izatea!
Gipuzkoako Ataunen, Zerainen eta Oihartzunen aipatzen da, besteak beste.

dizkio. Oinetako bat gizakienaren modukoa da, eta bestea oinatz borobil batez osatua dago.
Jeinu hau basoaren eta naturaren zaindaria da. Artaldeen babeslea da, bereziki. Horregatik, ekaitza datorrenean, Basajaunak orroa botatzen du artzainak ohartarazteko. Orroari esker, artzainek garaiz jartzen dituzte beren artaldeak babesean. Otsoengandik ere babesten du artaldea.
Batzuetan, jeinu ikaragarria eta gaiztoa balitz bezala ere agertzen zaigu.. Lanbide guzti horien maisu da.
Eskerrik asko beste aste bat !
Zuen iruzkinen zain !
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)