2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

LAMIAK

Kaixo guztioi!!

Beste aste baten hemen gaude, gaurko saioan , lamiak azaldu eta erakustiko ditut.

Beste izan batuzekin ere ezagutzen ditugu, esaterako, lamiña, lamin edo lamiña.

Jeinu honek emakume eder baten itxura du gorputzaren erditik gora, eta hankak oiloarenak, ahatearenak, nahiz ahuntzarenak bezalakoak ditu. Aldiz, kosta aldean, gorputz erditik behera arrain tankera hartzen dute. Lamien zereginen artean honako hauek zeuden: artilea haritu; trikuharriak, etxeak eta elizak eraiki; eta arropak garbitu. Baina asko atsegin du urrezko orrazi batekin bere adats ederra orraztea, erreka bazter edo urmahel batean. Haitzuloetan edo erreka putzuetan nahiz urmaeletan bizi ohi da.
    Gizonei eskatzen zien ogiari, urdaiari eta sagardoari esker elikatzen ziren, edota bere deboziozkoek eskainitako ogi, gatzatu eta esneari esker. Esan ohi da Lamiak ‘ezetza’ zela medio bizi zirela. Alegia, nekazariak zergak ordaintzerakoan, iruzurra eginez, zeuzkan lurrak baino gutxiago aitortzen bazituen, bere esanetan ez zeuzkan lur horiengatik Lamiak kobratzen omen zituen aitortu gabeko zergak. Iruzurraren kontrako eta zintzotasunaren aldeko jeinu legez ere agertzen zaigu, beraz.
    Lamien eta gizon gazteen arteko maitemintzeak ere agertzen zaizkigu, haren edertasunak liluratuta uzten baitu gazteren bat, zenbaitetan.

    Lamien desagertzea baselizen eraikitzeari, elizetako kanpai hotsei, eta errezoei ere egotzi zaie. Dirudienez, kristautasunaren etorrerak badu zerikusia Lamien bukaerarekin. Aspaldiko jeinua dugun seinale da hori.

2015(e)ko azaroaren 22(a), igandea

ANBOTOKO MARI



Kaixo guztioi! 

Pasadan astean esandakoarekin jarraitzeko ,gaur Anbotoko Mariri buruz hitz egingo dizuet.
Mari  euskal mitologiako jainkosa nagusia da.  Hainbat izen desberdin hartzen ditu,esaterako, Anbotoko Mari, Anbotoko Dama, Txindokiko Dama,, Mondarraingo Dama ... beste batuzen artean.
 
Hainbat euskal menditan bizi dala esaten da ,baina bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko leize bat duelarik, "Mariren Koba" izenarekin ezaguna.

Mari, Ama Lurraren  irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da. Gehienetan emakume gorputza eta aurpegiarekin irudikatu izan ohi da, dotore jantzita (gehienetan gorriz), zuhaitz edo suzko emakume gisara ere agertzen delarik.Sugaar da bere senarra, sorginak bere gurtzaileak eta bi seme ditu: Mikelats eta Atarabi, ongia eta gaizkiaren irudikapenak.

Askok zuhaitzetan edo arroketan ikusi ohi dutela esaten dute , zuei ere horrelakorik gertatu zaizue? 

Ona hemen argazki bat horren adibidea ikusiz. 

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

EUSKAL MITOLOGIA

Kaixo lagunok! 

Gaur euskal mitologia nondik datorren eta zer da azalduko dizuet , adi!


Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zein paganoak .
Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.
Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.

Mitoak sailka daitezke kondairaren esanahia edo berez duten mezuaren arabera: Batzuk kosmosa edo lurraz kanpoko gaia dute, eta besteak, berriz, lurtarrak dira


Izan ere, pertsonai mitologiko asko daude, baina hau beste egun baterako utziko dugu.Bakarrik esango dizuet nire gustuko perstonaia Mari dela , eta zuena?

Eskerrik asko!!